Berako kultur Batzordeak eta Bortzirietako Bertso eskolak, Euskara Mankomunitatearen laguntzarekin, Baztan-Bidasoaldeko 28. Bertso paper lehiaketa antolatu dute. Lanak Berako kultur etxean aurkeztu behar dira, maiatzaren 15a baino lehen.
Parte hartzaileak lau mailatan banatu dituzte: A maila: 10 urte artekoak. Bertso bat edo bi kopla osatu beharko dituzte. Saria: garaikurra eta 50 euro (lehenengoak) eta 30 euro (bigarrenak). B maila: (11-14 urte) Bi bertso edo lau kopla egin behar dituzte. Saria: garaikurra eta 100 euro irabazleak eta 70 euro bigarrenak. C maila: (15-18 urte) lau bertso osatu beharko dituzte. Saria: garaikurra eta 150 euro lehenengoak eta 120 euro bigarrenak. D maila: 18 urtetik goti. Gutxienez 8 bertso egin beharko dituzte. Saria: garaikurra eta 200 euro garaileak eta 150 euro bigarrenak.
Bortzirietako bertso eskolako kideek aukeratuko dute epaimahaia.
Maiatzaren 29an, ortziralarekin izanen da sari banaketa Berako Kultur Etxean 18:00etan.