Hameka taldek jokatuko dute Baztan-Errekako 36. Laxoa txapelketa

Ttipi-Ttapa 2015ko mar. 25a, 08:07
Iruritako plazan jokatuko dute finala abuztuaren 1ean.

Martxoko azken asteburu honetan abiatu eta abuztuaren 1an jokatuko da finala Iruritako plazan

Martxoaren azken asteburuan abiatuko da Baztan-Errekako Laxoa txapelketaren hogeita hamaseigarren edizioa. Hameka talde ariko dira aurtengoan, 5 Doneztebekoak, 3 Arraiozkoak, 2 Iruritakoak eta Oizkoa. Berrikuntza moduan, izenaren ondotik, babesle duten etxearen izena eramanen dute taldeek aurten. Finala abuztuaren 1ean jokatuko da Iruritako plazan.

Martxoaren azken asteburuan abiatuko da Baztan-Errekako Laxoa txapelketaren hogeita hamaseigarren edizioa. Hameka talde ariko dira aurtengoan, 5 Doneztebekoak, 3 Arraiozkoak, 2 Iruritakoak eta Oizkoa. Berrikuntza moduan, izenaren ondotik, babesle duten etxearen izena eramanen dute taldeek aurten. Finala abuztuaren 1ean jokatuko da Iruritako plazan.

 

Bi multzotan banatuta ariko dira taldeak. A multzoan bortz talde izanen dira: Irurita-Miguelene eraikuntzak (Xabi Barberena, Gorka Urtasun, Jagoba Ramos eta Egoitz Prim), Arraioz C-Lur Sagardia (Xabier Bengoetxea, Daniel Saldias, Miguel Maritorena eta Sergio Navarro), Oiz-Kokoetxea gaztandegia (Andoni Saldias, Lander Mendiola, Ugutz Zelaieta eta Iñaki Mendiola), Doneztebe-Suma (Unai Sapuppo, Josu Juanena, Xabier Ibarrola eta Joseba Grazenea) eta Doneztebe-Apezteguia burdindegia (Ramontxo Etxebeste, Jon Apeztegia, Aritz Baleztena eta Iban Santesteban).

B multzoan, berriz, sei talde ariko dira: Irurita-Biek aholkularitza (Joseba Urtasun, Oscar Urrutia, Iñaki Etxandi eta Karlos Goikoetxea), Arraioz B-Lur Sagardia (Mikel Mindegia, Xabier Mihura, Aritz Alunda eta Xabier Maritorena), Arraioz A-Lur Sagardia (Iñaki Mihura, Jon Gamio, Asier Zubigarai eta Jesus Mari Laurnagarai), Doneztebe-Gubaigu (Emilio Zabala, Andoni San Martin, D. Pio Garcia eta Eloy Garcia), Doneztebe-The Moment gaur egungo txapeldunak (Pascual Bertiz, Koldo Legarra, Javier Bertiz eta Jokin Arraztoa) eta Doneztebe-Avia (Asier Mutuberria, Javier Almandoz, Bittor Mendiburu eta Juan Telletxea).

Multzo bakoitzeko lau lehenbizikoek final laurdenak jokatuko dituzte ekainaren 20 eta 27an eta uztailaren 4ean; irabazleek finalaurrekoak joktuko dituzte uztailaren 11, 18 eta 25ean eta finala Iruritako plazan jokatuko da abuztuaren 1ean.

 

Lehenbiziko jardunaldia asteburuan

Aipatu bezala, asteburu honetan jokatuko da lehen jardunaldia, partida hauekin:

A Multzoa

Arraioz C Lur-Sagardia – Doneztebe Suma, larunbatean 17:00etan

Doneztebe Apezteguia – Irurita Miguelene, larunbatean 17:00etan

Oiz-Kokoetxeak atsedena.

B multzoa

Irurita Biek – Arraioz B-Lur Sagardia, larunbatean 17:00etan

Arraioz A-Lur Sagardia – Doneztebe Avia, igandean 11:30ean.

Doneztebe The Moment – Doneztebe Gubaigu, igandean 11:30ean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun