Azken urte hauetan bezela, aurten ere konpostajea Bortzirietan zabaltzeko kanpaina egin behar du Hiri-Hondakinen Mankomunitateak. Aste osoa eskainiko diote martxoaren 23tik 28ra eta Konpostaren Astea deitu diote. Aste horretan zehar hainbat ekitaldi eginen dituzte konpostaren inguruan, bai konposta egiten hasi nahi dutenentzat eta baita jada composta egiten ari direnentzat ere.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.