Apirilaren 19an jokatuko den XI. Berako mendi Maratoi Erdiaren izen emateak hurrengo astelehenean, martxoak 16, irekiko dira goizeko 9etan. Manttale Mendi Taldeak, Gure Txokoa eta Agerra Mendi Taldearekin batera antolatzailea duenak, 525 dortsal eskuragarri jarriko ditu www.kirolprobak.com webgunean, 25 eurotan federatuentzat eta 28 eurotan ez federatuentzat.
Nafarroako Mendi Lasterketen Txapelketarako bigarren froga puntuagarria izanen da Berako Mendi Maratoi Erdia. Ibilbideak ez du aldaketarik izanen; 21 kilometrotakoa eta 2.714 metrotako desnibel pilatua. 9,7 kilometro igoeran era 10,9 jeitsieran, %45 eko desnibela izanen du aldapa gogorrenak. Kiroldegia izanen da, urtero bezala, proba honen irteera eta helmuga eta Larun mendia (900,40 metro) punturik altuena. Sariak ere mantendu eginen dira lehenengo bost sailkatuentzat, horrela irabazleak bai gizonezko eta emakumezkoetan 300 euro irabaziko ditu, bigarrenak 250 eta hirugarrenak 200.
Ibardineko saria ere mantenduko da, 6. kilometroan kokatuko da helmuga partziala eta bertatik pasatzen den lehenak 150 euroko saria eskuratuko du. Errekorra hausten duenak ere saria izanen du 300 eurokoa, eta iaz Oier Ariznabarretak finkatu zuen denbora da gainditu behar dena, 1:37:30. Durangoko lasterkariak iaz irabazi zuen lehenengo aldiz Berako proba eta emakumezkotan Laura Solak ere 2014 ean lortu zuen bere lehenengo garaipena Beran.
Partaide bakoitzarentzat korrikalariaren boltsa egonen da, baita zerbitzu guztiak eskuragai (txip bidezko kontrola, dutxak, anoa puntuak, luntxa…) edota kamiseta ere.