Korrika Kulturalaren baitan zenbait ekitaldi antolatu dituzte eskualdean

TTIPI-TTAPA 2015ko mar. 10a, 09:14
100 metro karratu antzezlana ikusgai izanen da larunbatean Beran, Artxiboko argazkia

Martxoaren 14an Korrika Eguna antolatu dute Baztanen, antzerkia Beran eta magoa Areson

19. Korrika hurbiltzen ari da eta horrekin batera baita Korrika Kulturala ere. Eskualdean zenbait ekitaldiak antolatu dira. Larunbatean, Bertso Eguna izanen dute Baztanen, antzerkia Beran eta magoa Areson.

19. Korrika hurbiltzen ari da eta horrekin batera baita Korrika Kulturala ere. Eskualdean zenbait ekitaldiak antolatu dira. Larunbatean, Bertso Eguna izanen dute Baztanen eta antzerkia Beran.

 

Baztanen

Martxoaren 13an, ortziral arratsaldeko 7etan Bertso Korrika eginen dute Elizondoko Intza tabernan.

Martxoaren 14ean Korrika Eguna antolatu dute: larunbat goizeko 10etan gosaria Amaiurko elkartean, 11:00etan Bizikleta Martxa Amaiurtik Elizondora, 14:00etan Bazkaria Gaztetxean, 18:00etan Bertso Poteoa fanfarrearekin eta 23:00etan Kontzertua Gaztetxean.

Martxoaren 19an Mendi Martxa eginen dute Urepelera, goizeko 9etan Elizondoko plazatik abiatuta.

 

Bortzirietan

Beran 100 metro karratu antzerkia eskainiko dute Kultur Etxean martxoaren 14ean, larunbat arratseko 8etan. Iñake Irastorza, Ana Elordi eta Ramon Agirrek antzeztuko dute. Berako Euskara Batzordeak Nafarroako Antzoki Sarearen laguntzaz antolatutako emanaldira sartzeko 6 euro ordaindu beharko da.

Lesakan, hurrengo egunean, igandean, musikak hartuko du lekukoa, hitzaldi-musikatua eskainiko baitute Eñaut Elorrieta eta Mikel Markezek, Harriondoa Kultur Etxeko liburutegian, 19:00etan.. Baga, biga, higa du izena emanaldiak eta euskal kantagintzaren ibilbideari errepasoa eginen diote bi abeslari ezagunek, 1960. hamarkadatik hasita gaur egunera arte. Ez da hitzezko kontakizun soila izanen, tartean euskal abesti sonatuak kantatuko dituztelako. Sarrera doan izanen da.

Igantzin Trikipoteoa eginen dute martxoaren 21ean arratseko 8etan eta gero bertso afariaarratseko 9etan Julio Soto eta Iker Zubeldiarekin Biltokin. Txartelak 15 euroan salgai daude eta martxoaren 15a baino lehen erosi beharko dira.

 

Areson magoa

Martxoaren 14an, larunbat arratsaldeko 5etan, Hodei magoaren magia ikusgai izanen da Aresoko plazan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun