Demografia datuak

Azken 55 urteotan %17 igo da bizilagun kopurua

TTIPI-TTAPA 2015ko mar. 5a, 17:08

Ttipi-Ttapa

Sei herritan erdia baino gehiago jaitsi da biztanleria

1960tik honat TTIPI-TTAPAren eremuko be­de­­ratzi herrik egin dute goiti bizilagun kopuruan: Bera, Doneztebe, Elgo­rriaga, Igantzi, Ituren, Lei­tza, Lesaka, Sara eta Senperek. Horiez gain, behe­ranzko joera utzita, 2000. ur­teaz­ geroz­tik Baztan, Donamaria, Eratsun, Etxa­lar eta Zubietak ere goranzko joera hartu dute. Gorakada nabarmena izan duten herrien artean, Senpe­re eta Doneztebe aipa dai­tezke. Senperen, 1960an 2.240 bizilagun ziren eta orain 6.039, ia %170 gehiago. Do­nezteben 785 biztanle izatetik 1.644 izatera pasatu­ dira 55 urtez, hau da, bikoitza baino gehiago.  Lei­tzan %85,81, Beran %44,­62 eta Saran %32,85  igo da biztan­leria­.

Beherakada handia izan duten he­rriak ere badira: sei herri­tan azken 55 urteotan erdia baino gehiago jaitsi da bizilagun kopurua. Aranok %69,84 biztanle gu­tia­go ditu gaur egun, Ezkurrak %68 gu­tiago, Zugarramurdik %57,14 gutiago, Saldiasek 56,46 gu­tiago, eta Eratsun eta Bein­tza-Labaienek %56,42 gutiago. Goizuetan ere 1960an baino %44,67 gutiago dira eta Urrozen %43,71 gutiago. Aran­tza, Zubieta, Oiz eta Sunbillan ere %30 baino gehiago jautsi da biztanleria 1960tik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun