Final-laurdenetako bortz saioak jokatu ondotik, 18 bertsolarik Nafarroako Bertsolari Txapelketaren hiru finalaurrekoetan kantatuko dute, martxoaren 7an Berriozarren, martxoaren 8an Lesakan eta martxoaren 15ean Burlatan. Eskualdeko hamar bertsolarik segitzen dute oraindik jokoan.
Lehenbiziko bi finalaurrekoak asteburu honetan jokatuko dituzte.
Martxoaren 7an, larunbatean 17:30ean Berriozarko Entzunaretoan Jon Barberena elizondarra, Julio Soto, Eneko Fernandez eta Iñigo Olaetxea lesakarrak, Alazne Untxalo iturendarra eta Sarai Robles ariko dira.
Martxoaren 8an, igandean 17:30ean Lesakako Harriondoa Kultur Etxean Aimar Karrika, Ander Fuentes “Itturri” iturendarra, Xabier Terreros lesakarra, Julen Zelaieta beratarra, Amaia Elizagoien oronoztarra eta Kotte Plaza iruritarra ariko dira.
Hurrengo asteburuan, martxoaren 15ean, igandean 17:30ean Burlatako Kultur Etxean
Eneko Lazkoz, Oier Lakuntza, Oskar Estanga, Migel Mari Elosegi “Luze” leitzarra, Saioa Alkaiza eta Aritz Saragueta ariko dira. Saio honen ondotik jakinen da martxoaren 28an Elizondoko finalean kantatuko duten zortzi bertsolariak zein izanen diren.
Finalaurrekoetarako sarrerak, Berriozarko Ekia ekodendan, Lesakako okindegian eta Burlatako Ostarte tabernan eskuratu daitezke aldez aurretik. Internet bidez, www.bertsosarrerak.eus atarian.
Txapelketaren gaineko informazio guztia eta eguneratua www.bertsozale.eus atarian aurkituko duzue.