Ezkurra II doneztebarra eta Zubiri goizuetarra Promozioko txapelketaren finalean izanen dira

TTIPI-TTAPA 2015ko mar. 3a, 08:18

Josetxo Ezkurra sasoi punttu onean dago. Aritz Zubiri goizuetarra izanen du arerio ortziraleko finalean. Artxiboko argazkia

Martxoaren 6an Donostiako Carmelo Balda pilotalekuan

Josetxo Ezkurra II doneztebarrak eta Labakak alde batetik eta Otaegi eta Aritz Zubiri goizuetarrak bertzetik jokatuko dute Gipuzkoako Diputazioaren Promozio txapelketako finala martxoaren 6an, ortziral arratsaldeko 7etatik aitzinera Donostiako Carmelo Balda pilotalekuan.

Joan den astean jokatutako lehen finalerdian, Ezkurra II eta Labakak lortu zuten finalerako txartela. Martxoaren 1ean jokatutako bigarren finalerdian, Otaegik eta Zubirik erraz irabazi zieten Segurola eta Aizpuru III.ari, 14-35.

Finalisten artean, Ezkurra II joku maila bikainean dago, baina Otaegik eta Zubirik bikote orekatua osatzen dute. Hortaz, Doneztebeko aurrelariak Labakaren laguntza ere beharko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun