Nafarroako Herri Kirol Jokoak martxoaren 1ean hasiko dira Altsasun

TTIPI-TTAPA 2015ko ots. 27a, 12:30

Joan den urtean Igantzin jokatu zituzten finalak eta aurten laugarren jardunaldia jokatuko dute. Artxiboko argazkia

Igantziko Irisarri eta Baztango Basaburua eta Baztan Herri-Rugby kirolak izanen dira eskualdeko ordezkariak

Nafarroako Herri Kirol Federazioak herri kirol jokoak antolatu ditu bertze urte batez, 11 eta 16 urte arteko neska-mutikoei zuzendua. Martxoaren 1ean Altsasun hasi eta martxoaren 29an Etxarri Aranatz edo Arbizun jokatuko diren finalak bitarte, herriz-herri proba konbinatuetan eta sokatiran hainbat gaztetxo ibiliko dira.

Nafarroako Herri Kirol Federazioak herri kirol jokoak antolatu ditu bertze urte batez, 11 eta 16 urte arteko neska-mutikoei zuzendua. Martxoaren 1ean Altsasun hasi eta martxoaren 29an Etxarri Aranatz edo Arbizun jokatuko diren finalak bitarte, herriz-herri proba konbinatuetan eta sokatiran hainbat gaztetxo ibiliko dira.

Altsasuko lehen saioaren ondotik, martxoaren 8ko bigarren jardunaldia Berroetan (euriarekin Elizondon), martxoaren 16eko hirugarren jardunaldia Berriozarren eta martxoaren 22ko laugarren jardunaldia Igantzin (eurirarekin Arantzan) eginen dituzte, finalak baino lehen.

 

Parte hartzaileak

Guztira hiru kategoria izanen dira: kimuen mailan (2003 eta 2004 urteetan jaiotakoak) konbinatuetan bakarrik ariko dira eta Andra Mari (Etxarri Aranatz), Iñigo Aritza A, B eta C (Altsasu) Berriozar A, B eta C, Ondatz (Etxarri Aranatz), Beriain (Etxarri Aranatz) Baztango Basaburua, Igantziko Irisarri, Baztan Herri Rugbi kirolak, Artzanegi (Ibero) eta Araxesek (Araitz Betelu) parte hartuko dute.

Haurretan (2001 eta 2002an jaiotakoak) konbinatuetan eta sokatiran ariko dira. Proba konbinatuan Berriozar, Irisarri, Basaburua, Andra Mari, Leziza, Iñigo Aritza, Araxes eta Ultzama ariko dira. Sokatiran ez da eskualdeko ordezkaritzarik izanen eta Berriozar, Andra Mari, Leziza, Putterri, Iñigo Aritza eta Ultzama ariko dira

Kadeetan, azkenik, (1999-2000 urteetan jaiotakoak), Berriozar, Andra Mari, Basaburua, Iñigo Aritza, Araxes eta Ultzamako taldeek eman dute proba konbinatuetarako izena. Hemen ere, Basaburuak ez du sokatiran parte hartuko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun