37 langabetu guttiago eskualdean otsailean

TTIPI-TTAPA 2015ko mar. 4a, 07:58

Halere, 1.221 lagun daude lanik gabe

2014. urte bukaeran 1.184 langabetu zeuden Doneztebeko Enplegu Bulegoan izen emanak, baina urte hasieretako joera kaxkarrari eutsiz, ilbeltzean 74 lagun gehiago gelditu ziren lanik gabe. Otsailean, aldiz, beheitik egin du langabeziak eta 1.221 lagun daude lanik gabe, ilbeltzean baino 37 guttiago. Nafarroa osoan % 0,77 jautsi da langabezia eta Doneztebekoa izan da jautsiera nabarmenenetakoa izan duen bulegoetako bat (-%2,94).

Otsailean 482 kontratu egin ziren Doneztebeko Enplegu Bulegoaren bitartez, horietatik 53 bakarrik mugagabeak.

Adina eta sexuari dagokionez, 25 urtez goitiko gizasemeen artean 543 lagun daude langabezian, urtarrilean baino 31 guttiago. Adin tarte horretako emakumeen artean ere urtarrilean baino 3 langabetu guttiago daude, 569. 25 urtez beheitiko gizasemeen artean, aldiz, 2 lagun gehiago daude langabezian, 65 lagun, eta adin tarte horretako emakumeen artean urtarrilean baino 5 langabetu guttiago dago, 44 denera.

Zerbitzuen arloak segitzen du langabe gehien izaten, baina otsailean baino 22 guttiago dira, 858tik 836ra pasatuz. Industria arloan ere 8 langabetu guttiago daude, 176 denera. Eraikuntzan ere 6 langabetu guttiago daude, 120. Nekazaritzan ere 2 lagun guttiago daude lanik gabe, 25 denera, baina aitzinetik lanik egin ez dutenen artean 64 lagun daude langabezian, urtarrilean baino 1 gehiago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun