Manttale taldea saritua izan da Nafarroako Mendi Galan

TTIPI-TTAPA 2015ko ots. 27a, 09:03

Mendiaren Galaren ondotik, saridunak eta sari banatzaileak. Utzitako argazkia

Josema Huizik trofeoa lortu du eta Txus Unsionek bigarren urtez segidan Xabier Zubieta saria eskuratu du

Manttale taldea saritua izan da Iruñean ospatu zen eta Nafarroako Mendiko kirolen eta Eskaladaren federazioak antolatzen zuen ekitaldian. Josema Huizik eta Txus Unsionek sari bereziak eskuratu zituzten eta Loro Pikabea eta Xabier Zubietaren senideak ere bertan izan ziren, beraien izena daramaten sariak banatzen,

Manttale taldea saritua izan da Iruñean ospatu zen eta Nafarroako Mendiko kirolen eta Eskaladaren federazioak antolatzen zuen ekitaldian. Josema Huizik eta Txus Unsionek sari bereziak eskuratu zituzten eta Loro Pikabea eta Xabier Zubietaren senideak ere bertan izan ziren, beraien izena daramaten sariak banatzen.

Josema Huizik trofeoa lortu zuren beteranoen kategorian (V1), Nafarroako Mendi Lasterketen Txapelketan lortutako 3. postuari esker. Gainera gonbidapena jaso zuen Nafarroako taldearen izenenan Alhaurin El Granden (Malaga) lasterketan parte hartzeko hurrengo apirilaren 28an, bertan ospatuko da Españako Mendi Lasterketen Txapelketa indibiduala eta taldekakoa. Gran Senda de Malaga-Trail Cara los Tajos izeneko lasterketa honek 31 kilometrotako ibilbidea izanen du 2150 metrotako desnibel positiboarekin.

Bien bitartean, Txus Unsionek, Xabier Zubieta saria lortu zuen lasterkari beteranoenen artean hobekien sailkatua izateagatik eta Julen Paniaguak irabazi zuen Luis Mari Pikabea saria atleta gazteenen artean hobekien sailkatuari ematen zaiona.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun