Ternuan ibilitako bakailao arrantzaleak omenduko dituzte Pasaiako Itsasontzi Museoan

TTIPI-TTAPA 2015ko ots. 25a, 09:14

Garai batean, itsasorako bidea hartzen zuten gure ingurutik ere. Argazkian, beratarrak Punta Sabinal itsasontzian. Artxiboko argazkia

1940 eta 1960 urteen artean 32 beratar aritu zirela ageri da Pasaiako Artxiboan

Gaur egun ez da halakorik, baina garai batean aunitz izan omen ziren Beratik itsasoratu zirenak. Pasaiako Artxibategian bildua dagoenez, 1940 eta 1960 urteen artean Beratik 32 bat lagun joaten omen ziren bakailao arrantzara Ternua aldera. Bada, Pasaiako Itsasontzi Museoak garai haietan arrantzale izan zirenak eta beraien emazte eta seme-alabei omenaldia eskaini nahi die martxoaren 19an Pasaian, Trintxerpeko Ziriza etxean.

Interesatuek 943 014129 edo 627 296067 telefonoetara deitu behar dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun