Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2015

Asteburuko saioen ondotik erabaki da finaleurrekoetan ariko diren 18 bertsolariak

TTIPI-TTAPA 2015ko ots. 23a, 12:33

Ander Fuentes 'Itturri' eta Eneko Fernandez sailkatu ziren finalaurrekoetarako Lizarrako saiotik. Nafarroako Bertsozale Elkartea

Larunbatean Lizarran Itturri nagusitu zen eta igandean Lakuntzan Eneko Lazkoz

Asteburuan final-laurdenetako azken bi saioak jokatu ostean, 18 bertsolarik Nafarroako Bertsolari Txapelketaren hiru finalaurrekoetan kantatuko dute, martxoaren 7an Berriozarren, martxoaren 8an Lesakan eta martxoaren 15ean Burlatan. Eskualdeko hamar bertsolarik segitzen dute oraindik jokoan.

Asteburuan final-laurdenetako azken bi saioak jokatu ostean, 18 bertsolarik Nafarroako Bertsolari Txapelketaren hiru finalaurrekoetan kantatuko dute, martxoaren 7an Berriozarren, martxoaren 8an Lesakan eta martxoaren 15ean Burlatan. Eskualdeko hamar bertsolarik segitzen dute oraindik jokoan.

Otsailaren 21ean larunbatarekin, Lizarran izan zen Nafarroako Bertsolari Txapelketa. Ander Fuentes “Itturrik” puntu gehien eskuratuta, martxoaren 8an Lesakan jokatuko den finalaurrekorako sailkatze zuzena lortu zuen. Eneko Fernandezek egin zuen bigarren eta saioko laukote gaztea atzetik geratu zen; Josu Sanjurjo, Iker Gorosterrazu, Mikel Lasarte eta Egoitz Gorosterrazu hurrenez hurren.

160 bertsozalek jarraitu zuten Lizarrako final-laurdeneko saioa. Herritarren presentzia nagusi eta aretoa beteta, giro epelean abiatu zuten bertsolariek saioa. 25 urtetik beherako lau bertsolari gazte izan ziren oholtza gainean, Iker eta Egoitz Gorosterrazu anaiak, Josu Sanjurjo lesakarra eta Mikel Lasarte barañaindarra, bere lehen parte-hartzearekin. Haiekin batera, azken Txapelketa Nagusian ibilitako Eneko Fernandez, Nafarroako Txapelketan bigarren aldiz lehian dabilena eta Ander Fuentes "Itturri" zubietarra, Txapelketako parte-hartzean beteranoena.

Anderrek puntu gehien batuta, Lesakako finalaurrekorako txartela lortu zuen eta harekin batera, Eneko Fernandezek egin du aurrera. Lizarrako puntuei erreparatuta, honakoa izan zen emaitza:

 

Puntuazioak

Ander Fuentes "Itturri" 251,5 puntu

Eneko Fernandez 243,5 puntu

Josu Sanjurjo 230,5 puntu

Iker Gorosterrazu 230 puntu

Mikel Lasarte 224 puntu

Egoitz Gorosterrazu 204,5 puntu

 

Igandean Lakuntzan

Otsailaren 22an berriz, Lakuntzan jokatutako saioan, Eneko Lazkoz sakandarrak puntu gehien batuta Burlatako finalaurrekorako sailkatzea lortu zuen. Puntuazioz jarraian izan zituen Xabier Terreros, Iñigo Olaetxea, Xabier Maia, Patxi Castillo eta Ioar Tainta.

Lakuntzako Kultur Etxea beteta, 190 bertsozalek jarraitu zuten bosgarren eta azken final-laurdeneko saioa. Sakanako gazteen bertso-eskolako kideek hasierako agurra kantatu ostean, giro bikaina lagun, sei bertsolariek saio gustagarria osatu zuten, denek ere bertsoaldi ederrak eginez. Hainbat ofizioetan eta kartzelako lanean umorea protagonista izanik, bertsozaleak gogoz txalotu zituen bertsoaldiak.

Azkenean, Eneko Lazkozek eskuratu zituen puntu gehien eta beraz, finalaurrekorako txartela. Nabarmentzekoa izan zen ere Lazkozek ateratako doinu berria, bakarkako lanerako erabili zuena.

Etxarriarrarekin batera, Xabier Terrerosek eta Iñigo Olaetxeak puntuazio altuak eskuratu zituzten eta jarraian ezagutu ahal izan zuten sailkapen orokorraren arabera, finalaurrekoetan izanen dira. Hona hemen Lakuntzako emaitzak:  

 

Puntuazioa

Eneko Lazkoz 260,5 puntu

Xabier Terreros 244 puntu

Iñigo Olaetxea 242 puntu

Xabier Maia 230,5 puntu

Patxi Castillo 228 puntu

Ioar Tainta 215,5 puntu

 

18 bertsolari finalaurrekoetan

Final-laurdenetako faseko azken saioa zen Lakuntzakoa eta beraz, erabakita geratu dira zein 18 bertsolarik kantatuko duten finalaurrekoetan.

Martxoak 7, larunbata Berriozar. Entzunaretoa, 17:30

Jon Barberena, Julio Soto, Eneko Fernandez, Iñigo Olaetxea, Alazne Untxalo eta Sarai Robles.

Martxoak 8, igandea Lesaka. Kultur Etxea, 17:30

Aimar Karrika, Ander Fuentes “Itturri”, Xabier Terreros, Julen Zelaieta, Amaia Elizagoien eta Kotte Plaza.

Martxoak 15, igandea Burlata. Kultur Etxea, 17:30

Eneko Lazkoz, Oier Lakuntza, Oskar Estanga, Migel Mari Elosegi “Luze”, Saioa Alkaiza eta Aritz Saragueta.

Finalaurrekoetarako sarrerak, Berriozarko Ekia ekodendan, Lesakako okindegian eta Burlatako Ostarte tabernan eskuratu daitezke aldez aurretik. Internet bidez, www.bertsosarrerak.eus atarian.

Txapelketaren gaineko informazio guztia eta eguneratua www.bertsozale.eus atarian aurkituko duzue.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun