Denboraldiko lehen garaipena lortu du Goizuetako Umore Ona areto-futbol taldeak

TTIPI-TTAPA 2015ko ots. 23a, 10:35

Umore Ona areto futboleko taldeak denboraldiko lehen garaipena lortu du. Artxiboko argazkia

Futbolean, inoiz izan duen porrotik mingarriena jaso du Gure Txokoako talde nagusiak, 10-2 galduta

Ohikoa denez, denetatik utzi digu asteburuak kirol arloan. Hasteko, Goizuetako Umore Ona areto-futbol taldearen lehen garaipena denboraldi honetan. Partida batzuk berdinduak zituen, baina ostiralean lortu zuen lehen aldiz irabaztea. Bertze aldean, futbolean, Gure Txokoaren porrot mingarria aipatu behar da, hamar gol jaso baitzituen. Beti Gaztek eta Aurrerak galdu egin zuten etxean eta Baztanek eta Doneztebek irabazi. Eskubaloian, ongi ekin dio Errekak bigarren faseari eta errugbian, azken jokaldian geldu egin zuen Menditarrak BRT taldeak larunbatean Lekarozen.

Ohikoa denez, denetatik utzi digu asteburuak kirol arloan. Hasteko, Goizuetako Umore Ona areto-futbol taldearen lehen garaipena denboraldi honetan. Partida batzuk berdinduak zituen, baina ostiralean lortu zuen lehen aldiz irabaztea. Bertze aldean, futbolean, Gure Txokoaren porrot mingarria aipatu behar da, hamar gol jaso baitzituen. Beti Gaztek eta Aurrerak galdu egin zuten etxean eta Baztanek eta Doneztebek irabazi. Eskubaloian, ongi ekin dio Errekak bigarren faseari eta errugbian, azken jokaldian geldu egin zuen Menditarrak BRT taldeak larunbatean Lekarozen.

 

FUTBOLA

Gipuzkoako Ohorezko mailan

Beti Gazte 1 (Andoni Riopedre) – Ordizia 2

Nafarroako Preferente mailan

CD Aibares 1 – Baztan 2 (Imanol Goñi eta Luis Iturriria)

Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailan kopan

Trintxerpe 10 - Gure Txokoa 2 (Alain Morcillo eta Aitzol Irizar)

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan

Doneztebe 3 (Mikel Larregik 2 eta Ibon Leiza) – CD Universidad de Navarra 2

Aurrera 2 (Joseba eta Luis) – CD Etxarri Aranatz 3

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan

Ostadar 2 - Beti Gazte 3 (Urki Txoperena, Unai Telletxea eta Jokin Huizi)

Gipuzkoako jubenilen lehen mailan

Gure Txokoa 3 (Beñat Mitxelena, Jokin Pinacho eta Goiatz Iturbide) – Behobia 2

Nafarroako jubenilen bigarren mailan

Baztan 2 (Javier Maylin eta David Suarez) – Beti Kozkor 0

CD Navarro Villoslada 0 – Doneztebe 1 (Markos Azkarate)

Aurrera – Beti Onak B

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan, igoera fasean

Anaitasuna 1 - Beti Gazte 3 (Jonan Arbelaitzek 2 eta Julen Arakues)

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan, kopan

Gure Txokoa atsedena.

Nafarroako kadeteen lehen mailan

Baztan atsedena.

Nafarroako kadeteen bigarren mailan

Doneztebe atsedena.

Gipuzkoako infantilen lehen mailan

Oiartzun 0 – Gure Txokoa 8 (Beñat Arraztoak 2, Roberto Arnaizek 2, Jokin Telletxeak 3, Iñaki Prieto)

Nafarroako infantilen lehen mailan

Berriozar CF - Baztan gibeleratua.

Doneztebe 6 (Ander Berasategi, Andoni Otxoteko, Unai San Miguel, Jon Mikel Gaztelumendi, Enaitz Iriarte eta Endika Astrain) – Beti Kozkor 1

Nafarroako infantilen bigarren mailan

AD Mendillorri 0 – Baztan 5 (Aritz Nuñezek 2, Mikel Goñi, Beñat Erro eta Asier Irigoien)

Emakumeak Gipuzkoako ligan

Beti Gazte atsedena.

Neskak, futbol-8 Nafarroako ligan

Doneztebe 1 (Naroa Telletxea) – CD Amigó 2

Beti Gazte 7 (Alaitz Nuñezek 2, Rakel Lasagak 2, Olaia Telletxea, Nerea Ordoki eta Jasone Maia) – CD Ardoi A 0

 

ARETO-FUTBOLA

Gipuzkoako bigarren mailan

Samaniego Orixe - Gure Txokoa

Gipuzkoako hirugarren mailan

Umore Ona Goizueta 5 – Legorreta Gazte Piku 4

 

ESKUBALOIA

Gizonezkoen 2. Maila nazionalean

Erreka 36 – GDM La Merced 13

Emakumezkoen Ligan

Beti Onak - Baztango BKT

Kadete neskak

Baztango KT 22 – Erreka 10 (gibeleratutako partida)

Oberena 14 - Baztango KT 26

Erreka 18 – Lagunak 39

Kadete mutilak, titulurako multzoan

Loyola 24 – Erreka 18

Infantil neskak

Erreka 31 – Ultzama 15

Malkaitz B 20 - Baztango KT A 28

Baztango KT B 10 – Aldezar eskubaloia16

Alebin mixtoa

Lagunak - Erreka B

Erreka A 7 – Alufar BM Ardoi 9

Alebin neskak

Baztango BKT 6 - Loyola A 10

Erreka 12 – Malkaitz B 4

Prealebinak neskak

Baztango BKT 6 – Loyola B 10

Loyola A 10 – Baztango KT 6

 

SASKIBALOIA

Junior neskak

Navarro Villoslada 39 - Toki Ona Bortziriak 60

Aurreinfantilak neskak

Toki Ona Bortziriak 17 – Miravalles 64

Preminibasket neskak

Toki Ona Bortziriak 24 – Izaga 42

Toki Ona 2005, 19 – CB Oncineda SK 2005, 32

 

ERRUGBIA

Euskal Liga

BRT Menditarrak 8 – Gaztedi 10

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun