Bertako mintzamolde jatorrak ikasteko eta horretan aritzeko saioak antolatu ditu Solaslagunak

TTIPI-TTAPA 2015ko ots. 18a, 09:02

Euskalkide egitasmoa gauzatuko dute Berako eta Elizondoko adinekoen egoitzetan

Euskalkide, Baztan-Bortziriak-Malerrekako Solaslaguna egitasmotik abiatu den ekimena da, tokian-tokiko mintzamolde jatorrak ikasteko eta horretan aritzeko espazioak sortu nahi dituena. Solaslagunak antolatu du ekimena, Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, Malerrekako Mankomunitateak eta Baztango Udalak sustatuta, Berako San Jose eta Elizondoko Francisco Joaquin Iriarte Zahar Etxeek lagunduta.

Helburu zabalago batzuetan ere kokatua dago, hizkuntza portaeran eragitea, adineko pertsonekin hartuemanak sortzea eta ondare inmaterialaren eramaleak diren neurrian, hauen esperientzietaz ikastea, adibidez. Garizuman izanen da, astean ordu betez eginen diren lau solasaldiren bitartez, gaika. Berako San Jose Adinekoen Egoitzan martxoaren 10, 17, 24 eta 31n (asteartetan 17:00etan) eta Elizondon Francisco Joaquin Adinekoen Egoitzan martxoaren 12, 18, 26 eta apirilaren 1ean 17:00etan abiatuko da lehenik, baina esperientzia ongi joanez gero bertze udalerri batzuetara zabalduko da.

Bertako euskeraren doinua, erramoldeak, hitzak… eta gure adinekoen istoriak landuko dituzte, gaikako solasaldien bitartez.

Izen ematea martxoaren 6a baino lehen egin behar da, 610 920 673 (Xabi) telefonora deituz eta bertan emanen dute informazio gehiago ere

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun