Baztango futbol talde nagusiak garaipen argia lortu du Giltxaurdin

TTIPI-TTAPA 2015ko ots. 17a, 10:39

Doneztebeko infantilek erraz irabazi zioten Baztangoei infantiletako derbian

Asteburuko kirol jardunaldia murritza izan dute eskualdeko taldeek. Alde batetik, inauteriak direla eta partida batzuk gibeleratu edo aitzinetik jokatu dituzte. Baztan eta Doneztebeko infantilen futbol derbian doneztebarrak erraz nagusitu ziren. Bertzetik, Gipuzkoako ligan ari diren Beti Gazte eta Gure Txokoako futbol taldeek, kadeteeetatik hasi eta Ohorezko Maila bitarte greba egin dute. Kontua da Espainiako Gobernuaren Kirol Lege berriak edozein taldetan ari diren monitore, entrenatzaile eta jokalari kontratatzea eta Gizarte Segurantzan kotizatzea eskatuko duela eta horrek klub ugariren desagertzea ekarriko duela uste du Federazioak, hainbat taldetan musutruk aritzen baitira.

FUTBOLA

Nafarroako Preferente mailan

Baztan 4 (Luis Iturririak 2, Orkatz Nuñez eta Javier Urrutia)– CD Amaya 0

Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailan

Gure Txokoa 1 (Iñaki Prieto) – Hondarribia 4 (gibeleratutako partida)

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan

CD Itaroa Huarte 0 – Doneztebe 0

AD Mendillorri 1 – Aurrera 0

Nafarroako jubenilen bigarren mailan

CD Itaroa Huarte A 3 – Baztan 1 (Javier Maylin)

Doneztebe 3 (Markos Azkaratek 2 eta Gonzalo Dos Santos) – CD Etxarri Aranatz 1

Aurrera atsedena.

Nafarroako kadeteen lehen mailan

AD San Juan 1 – Baztan 0

Nafarroako infantilen lehen mailan

Baztan 1 (Pello Sorzabalbere)- Doneztebe 7 (Aimar Jabalerak 3, Ander Berasategi, Josu Arrastio, Andoni Otxoteko eta Aimar Leatxe), infantil mailako derbian erraz nagusitu ziren doneztebarrak.

Nafarroako infantilen bigarren mailan

Baztan – Bidezarra, bertan behera. Neskak, futbol-8

Nafarroako ligan

CD Kirol Sport 8 – Doneztebe 0

Beti Gazte 2 (Andrea Lasaga eta Andrea Otxoteko) – Kirol Sport 2

CD Amigó 4 - Beti Gazte 0

ESKUBALOIA

Gizonezkoen 2. Maila nazionalean

Erreka atsedena.

Emakumezkoen Ligan

Baztango BKT atsedena.

Kadete neskak

Baztango KT – Erreka derbia gibeleratua.

Kadete mutilak

Erreka 56 – Tafalla 39

Infantil neskak

Atarrabia 30 – Erreka 8

Baztango KT B - Baztango KT A gibeleratua.

Alebin mixtoa

Erreka B 4 – Burlada 12

Anaitasuna B - Erreka A gibeleratua

Alebin neskak

Baztango BKT – Erreka gibeleratua

Prealebinak neskak

Loyola A - Baztango BKT, asteazkenean jokatuko dute 18:15ean Iruñean.

SASKIBALOIA

Kadete neskak

Aranguren Mutilbasket 23 - Toki Ona Bortziriak 38

Aurreinfantilak neskak

Tafalla 18 - Toki Ona Bortziriak 16

Preminibasket neskak

CB Oncineda SK 2005, 12 - Toki Ona Bortziriak, 41

Huerto, 55 - Toki Ona 2005, 3

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun