Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2015

Igandean jokatuko da Nafarroako bertsolari txapelketako hirugarren final-laurdena

TTIPI-TTAPA 2015ko ots. 12a, 12:03

Bertsozaleek Zubirin izanen dute hitzordua igande honetan. Nafarroako Bertsozale Elkartea

Amaia Elizagoien oronoztarra izanen da eskualdeko ordezkari bakarra Zubirin

Nafarroako Bertsolari txapelketak segida izango du igandean, Zubiriko Gautxori jatetxean egingo den hirugarren final-laurdenarekin. 17:30ean hasita, ohi bezala sei bertsolari igoko dira oholtzara: Oskar Estanga, Saioa Alkaiza, Joseba Beltza, Amaia Elizagoien, Sarai Robles eta Aimar Karrika. Aurkezle lanak berriz, Ainara Ieregik eginen ditu.

Bertsolarien artean, Sarai Robles barañaindar gazteak bere lehen parte-hartzea izango du txapelketan. Joseba Beltza etxarriarra berriz, urte luzez lehiatik kanpo egon ostean berriz ere itzuliko da Txapelketara eta bertzeak bertze azken edizioko bi finalista igoko dira taula gainera; Oskar Estanga eta Aimar Karrika. Amaia Elizagoien oronoztarrak bigarren parte-hartzea izanen du eta Saioa Alkaiza iruindar bertsolariak berriz, bosgarrena.

Saiorako sarrerak aldez aitzinetik www.bertsosarrerak.eus atarian edo Gautxori jatetxean bertan eskuratu daitezke sei eurotan, lau eurotan Bertsozale Elkarteko bazkideentzat eta 16 urtetik beherakoentzat. Takila berriz, arratsaldeko 4etan zabalduko da aretoan bertan. Zubiriko saioaren antolaketan Esteribarko udalak eta Gautxori jatetxeak lagundu dute.

Txapelketaren gaineko informazio osoa eta eguneratua www.bertsozale.eus web gunean aurkituko duzue.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun