Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2015

Jon Barberena eta Julio Soto finalaurrekoetarako lehen sailkatuak

TTIPI-TTAPA 2015ko ots. 9a, 12:57

Julio Sotok eskuratu zuen finalaurrekoetarako bigarren txartela Irurtzunen. Nafarroako Bertsozale Elkartea

Asteburu honetan abiatu da Nafarroako bertsolari txapelketa Iruñean eta Irurtzunen egindako saioekin

Bi saiorekin hasi da asteburuan Nafarroako Bertsolari Txapelketaren 42.edizioa; larunbatean Iruñean eta igandean Irurtzunen. Lehen final-laurdenean Jon Barberena baztandarrak eskuratu zuen finalaurrekoetarako txartela eta igandeko bigarren final-laurdenean berriz, Julio Soto gorritiarrak. Bi bertsolari hauek datorren martxoaren 7an Berriozarren jokatuko den finalaurrekoan kantatuko dute.

Bi saiorekin hasi da asteburuan Nafarroako Bertsolari Txapelketaren 42.edizioa; larunbatean Iruñean eta igandean Irurtzunen. Lehen final-laurdenean Jon Barberena baztandarrak eskuratu zuen finalaurrekoetarako txartela eta igandeko bigarren final-laurdenean berriz, Julio Soto gorritiarrak. Bi bertsolari hauek datorren martxoaren 7an Berriozarren jokatuko den finalaurrekoan kantatuko dute.

 

Jon Barberena garaile Iruñean

Iruñeko Katakrak aretoa goraino beteta, 170 bertsozalek lehen final-laurdena bertatik bertara jarraitu zuten. Iruñeko alde zaharreko gazteen bertso-eskolako kideek agurra dotore eskaini ondoren, entzuleen arteko giro beroak lagunduta, oholtza gaineko sei bertsolariek Txapelketari hasiera polita eman zioten. Seikotearen artean bertsolari beterano bat, Bittor Elizagoien, hainbat urtez Txapelketatik kanpo egon ondoren lehiara berriz bueltatu dena.

Azkenean Jon Barberenak lortu zituen puntu gehien eta Berriozarko finalaurrekorako sailkatzea. Barberenaren atzetik puntuen arabera hurrenez hurren, Oier Lakuntza iruindarra, Aritz Saragueta beteluarra, Joxema Leitza arbizuarra, Bittor Elizagoien baztandarra eta Unai Uberetagoena tolosarra izan ziren. Bost bertsolari hauek gainontzeko final-laurdenetako puntuazioen zain egon beharko dute hurrengo fasera sailkatzen diren jakiteko.

 

Puntuazioa

Jon Barberena 253

Oier Lakuntza 246,5

Aritz Saragueta 234,5 

Joxema Leitza 232,5 

Bittor Elizagoien 229 

Unai Uberetagoena 211,5

 

Julio Soto nagusi Irurtzunen

Igandean Irurtzunen jokatutako bigarren final-laurdenak segida bikaina eman dio Txapelketari. Sarrera guztiak aldez aurretik salduta, 150 bertsozalek Kultur Etxea bete eta adi segitu zuten saioa. Irurtzungo Atakondoa ikastetxeko ikasleek hasierako agurra kantatu ostean ekin zioten sei bertsolariek saio puntuagarriari eta azkenean puntu gehien batuta, Julio Sotok lortu zuen finalaurrekoetarako txartela. Sailkapenean atzetik geratu dira hurrenez hurren, Julen Zelaieta, Migel Mari Elosegi "Luze", Alazne Untxalo, Kotte Plaza eta Iban Garro.


Puntuazioa

Julio Soto 262,5 puntu

Julen Zelaieta 240 puntu

Migel Mari Elosegi "Luze" 239 puntu

Alazne Untxalo 236 puntu

Kotte Plaza 235 puntu

Iban Garro 226 puntu

 

Sotorekin batera, oso maila paretsuan ibili ziren bertsolariek, gainontzeko saioetako puntuazioen arabera lortuko dute finalaurrekoetara sailkatzea.

Nafarroako Bertsolari Txapelketak hurrengo asteburuan izango du segida, Zubirin egingo den hirugarren final-laurdenarekin.

Txapelketaren gaineko informazio guztia eta eguneratua www.bertsozale.eus atarian aurkituko duzue.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun