Asteburuko kirol jardunaldia murritza izanen dute eskualdeko taldeek. Alde batetik, inauteriak direla eta partida batzuk gibeleratu edo aitzinetik jokatu dituzte. Halere, azpimarratzekoa da Baztan eta Doneztebeko infantilek futbol derbia jokatuko dutela. Bertzetik, Gipuzkoako ligan ari diren Beti Gazte eta Gure Txokoako futbol taldeek, kadeteeetatik hasi eta Ohorezko Maila bitarte greba eginen dute. Kontua da Espainiako Gobernuaren Kirol Lege berriak edozein taldetan ari diren monitore, entrenatzaile eta jokalari kontratatzea eta Gizarte Segurantzan kotizatzea eskatuko duela eta horrek klub ugariren desagertzea ekarriko duela uste du Federazioak, hainbat taldetan musutruk aritzen baitira.
FUTBOLA
Nafarroako Preferente mailan
Baztan – CD Amaya, igandean 17:45ean Elizondoko Giltxaurdin.
Nafarroako Erregionaleko lehen mailan
CD Itaroa Huarte – Doneztebe, igandean 16:00etan Uharteko Aretan.
AD Mendillorri – Aurrera, larunbatean 17:30ean Soto Lezkairun.
Nafarroako jubenilen bigarren mailan
CD Itaroa Huarte A – Baztan, larunbatean 18:30ean Uharteko Aretan.
Doneztebe – CD Etxarri Aranatz, igandean 17:00etan Donezteben.
Aurrera atsedena.
Nafarroako kadeteen lehen mailan
AD San Juan – Baztan, igandean 16:30ean San Juanen.
Gipuzkoako infantilen lehen mailan
Gure Txokoa – Hondarribia, larunbatean 11:30ean Berako Matzadan.
Nafarroako infantilen lehen mailan
Baztan - Doneztebe derbia igandean 15:00etan Elizondoko Giltxaurdin.
Nafarroako infantilen bigarren mailan
Baztan – Bidezarra, bertan behera.
Neskak, futbol-8 Nafarroako ligan
CD Kirol Sport – Doneztebe, larunbatean 10:00etan Orkoienen.
CD Amigó - Beti Gazte, larunbatean 11:15ean Amigón.
Alebinak, futbol-8
Navarro Villoslada A – Beti Gazte A, larunbatean 11:00etan Oberenan.
CD San Cernin A – Gure Txokoa A, larunbatean 09:30ean Nafarroako Unibertsitate Publikoan.
Burlata B - Doneztebe A, larunbatean 12:15ean Erripagainan.
Liceo Monjardin B – Baztan A, larunbatean 10:45ean Lezkairun.
Doneztebe C – Paz Ziganda A, larunbatean 11:00etan Donezteben.
Baztan B – Navarro Villoslada B, igandean 10:00etan Elizondoko Giltxaurdin.
Lezkairu E – Doneztebe B, larunbatean 10:45ean Lezkairun.
Valle de Egues D – Gure Txokoa B, igandean 10:00etan Sarrigurenen.
Gazte Berriak Antsoain G – Baztan C, larunbatean 10:00etan Antsoainen.
Beti Gazte B – AD Mendillorri F, larunbatean 11:00etan Lesakako Mastegin.
Baztan D – Ademar C, larunbatean 10:00etan Elizondoko Giltxaurdin.
Benjaminak, futbol-8
Doneztebe A – Baztan C, larunbatean 11:00etan Donezteben.
Gure Txokoa A – Baztan B, larunbatean 10:00etan Lesakako Mastegin.
Baztan A – Gure Txokoa B, larunbatean 10:00etan Elizondoko Giltxaurdin.
Beti Gazte A – Doneztebe B, larunbatean 11:00etan Lesakako Mastegin.
Beti Gazte B atsedena.
ARETO-FUTBOLA
Gipuzkoako bigarren mailan
Gure Txokoa – Denak Taberna, ortziralean Berako Toki Ona kiroldegian.
Gipuzkoako hirugarren mailan
Idiazabal Gorrotxategi - Umore Ona Goizueta, larunbatean 18:00etan Idiazabalgo Zelaa kiroldegian.
Nafarroako neska jubenilak
Aurrera KE – CD San Miguel, larunbatean 10:00etan Leitzako kiroldegian.
Nafarroako mutiko kadeteak
Aurrera – CD El Redin B, larunbatean 12:00etan Leitzako kiroldegian.
Nafarroako neska infantilak
La Nava - Aurrera KE, larunbatean 11:00etan Zintronikoko kiroldegian.
Nafarroako mutiko infantilak kopan
Aurrera B – CD Plaza de la Cruz, larunbatean 11:00etan Leitzako kiroldegian.
Aurrera A – CD Xota FS A, asteazkenean jokatua.
ESKUBALOIA
Gizonezkoen 2. Maila nazionalean
Erreka atsedena.
Emakumezkoen Ligan
Baztango BKT atsedena.
Kadete neskak
Baztango KT – Erreka derbia gibeleratua.
Kadete mutilak
Erreka – Tafalla, larunbatean 10:00etan Donezteben.
Infantil neskak
Atarrabia – Erreka, ortzegunean jokatu zuten Atarrabian.
Baztango KT B - Baztango KT A gibeleratua.
Alebin mixtoa
Erreka B – Burlada, larunbatean 11:15ean Donezteben.
Anaitasuna B - Erreka A, larunbatean 11:30ean Anaitasunan.
Alebin neskak
Baztango BKT – Erreka gibeleratua.
Prealebinak neskak
Loyola A - Baztango BKT, asteazkenean jokatuko dute 18:15ean Iruñean.
SASKIBALOIA
Kadete neskak
Aranguren Mutilbasket - Toki Ona Bortziriak, larunbatean 11:30ean Arangurengo kiroldegian.
Aurreinfantilak neskak
Tafalla - Toki Ona Bortziriak, larunbatean 10:50ean Iruñeko Iribarren kiroldegian.
Preminibasket neskak
CB Oncineda SK 2005 - Toki Ona Bortziriak, larunbatean 10:50ean Iruñeko Iribarren kiroldegian.
Huerto - Toki Ona 2005, larunbatean 11.15ean, Iruñeko Larraona kiroldegian.