Haur eta Lehen Hezkuntzan aurrez izena emateko epea zabaldu da

TTIPI-TTAPA 2015ko ots. 9a, 10:52

Otsailaren 9tik 13ra izanen da horretarako aukera

Haur eta Lehen Hezkuntzan 2015-16 ikasturtean aurrez izena emateko epea otsailaren 9an, astelehenean ireki da eta ortziralean, hilak 13, bukatuko da. Aurtengo kanpainaren leloa "Gehien axola dizun horretan aukeratu ahal dezazun" da, eta kanpainak hezkuntzako eskaintza zabala ezagutarazten du, gaztelaniaz eta euskaraz, ingeles, frantses eta alemaneko programa elebidunekin; programa horiek guztiak familien esku uzten dira gehien gogoko dutena hauta dezaten.

Eskolatzeko kanpaina gaur egun Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasketak egiten dituzten 60.353 ikasleen familiei begira prestatu da, bai eta Nafarroako hezkuntza-sisteman estreinakoz matrikulatuko direla uste den 6.700 haur ingururi ere. Nolanahi ere, aurrez izena eman beharko dute soilik lehen aldiz beren seme-alabak eskolatu behar dituzten familiek (ikastetxe publikoan edo itunpekoan), edo seme-alabak ikastetxez aldatu nahi dutenek. Ez da beharrezkoa inolako harrera-prozedurarik ikastetxe berean jarraitzen duten ikasleentzat edo esleipen hutsagatik beste batera doazenentzat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun