Endika Urrutia saldiastarra eta Patxi Olazar doneztebarra izan dira 2014ko erremontelaririk erregularrenak

TTIPI-TTAPA 2015ko ots. 6a, 09:23

Plantillako erremontelari guztiek txapel bana jaso zuten, beraien konpromisoa eskertuz. Maialen Andres

Oriamendi 2010ek txapel bana eman die enpresako erremontelari guztiei, Erremontearen Galaren baitan

Oriamendi 2010 enpresak antolatutako Erremontearen Gala burutu zen otsailaren 5ean Galarretan. Urteko erremontelari onena saritzen dute, baina aurtengoan enpresako erremontelari guztiak omendu nahi izan dituzte, «erremontearendako zailak diren garai hauetan erakutsi duten konpromisoarengatik eta egin duten lanarengatik».

Oriamendi 2010 enpresak antolatutako Erremontearen Gala burutu zen otsailaren 5ean Galarretan. Urteko erremontelari onena saritzen dute, baina aurtengoan enpresako erremontelari guztiak omendu nahi izan dituzte, «erremontearendako zailak diren garai hauetan erakutsi duten konpromisoarengatik eta egin duten lanarengatik».

Erremontelariek duten afizioaz gain, kantxan erakutsi duten ilusioa, kiroltasuna eta konpetibitatea eskertzeko Zuei esker erremontea bizirik zioen txapel bana jaso dute enpresaren eskutik. 2011n Koteto Ezkurra jaso zuen saria eta 2012 eta 2013an Javier Urrizak.

 

Endika eta Olazar 2014. urteko erregularrenak

A multzoko erremontelarien artean, Endika Urrutiak jaso zuen 2014 urteko erremontelari erregularrenaren saria, 80 partida jokatu eta 34,75 punturekin (gehienez ere 40 lor daitezke).

B multzoko erremontelarien artean, berriz, Doneztebeko Patxi Olazar izan da erregularrena, 65 partidatan 34,63 puntu eskuratuta. Nafarroako eta Gipuzkoako txapelketak irabazi ditu Doneztebeko atzelariak.

 

Ezkurra eta Barrenetxea IV nagusi txapelketa azkarrean

Sari banaketa baino lehen, ohiko erremonte txapelketa azkarra jokatu zen eta Koteto Ezkurra eta Barrenetxea IV suertatu ziren txapeldun. Lehen finalerdian, Juaristi eta Ionek 25 eta 24 irabazi zieten Etxeberia IV eta Endikari eta bigarren finalerdian, Ezkurrak eta Barrenetxea IV.ak 25-20 irabazi zieten Zeberio II eta Etxeberria III.ari. Finalean, Ezkurra eta Barrenetxea IV uste baino errazago, 25-15 irabazi zieten Juaristi eta Ioni.

Jaialdia ireki zuen partidan, Ezkurra II eta Aizpuru III.ak 40-33 irabazi zieten Matxin III eta Labakari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun