huts

TTIPI-TTAPA 2014ko ira. 4a, 15:10

Nafarroako taldea hirugarren izan da Zazpi Herrialdeen Txapelketan

Zazpi Herrialdeen Kirol Txapelketa jokatu zen abuztuaren 24an Atha­rratzen (Zuberoa) eta hamar probatan aritu zi­ren Nafarroa, Gipuz­koa, Bizkaia, Nafarroa Beherea, Araba, Lapurdi eta Zuberoako kirola­riak. Tartean izan ziren eskualdeko hainbat lagun, Nafarroako taldea ordezkatzen: soka­tiran Amaiur eta Lesakako Be­ti Gaztekoak aritu ziren, koxkor bil­tzen Andoni Lasaga (Bera), lasto altxa­tzen Eneko Telletxea (Igantzi), harri jasotzen Unai Bertiz (Sunbilla), orga jokoan Joseba Petrirena (Bera) eta aizkoran Ander Erasun (Aurtitz). Hamar probetatik lautan nagusitu zen Gipuzkoako taldea eta berak eskuratu zuen txapela. Lokotx bil­tzen, lasto-al­txatzen, ar­panean eta sokatiran irabazi zuten gipuzkoa­rrek. Bizkaiko taldeak aiz­koran, harri­-jasotzen eta txingetan eskuratu zuen lehenbiziko postua. Nafarroako kirolariak, aldiz, proba baka­rrean nagusitu ziren, ingude-altxatzen. Lapurdik zaku-lasterketan eta orga-jokoan irabazi zuen eta Nafa­rroa Behereak, Arabak eta Zuberoak ez zuten garaipenik lortu.Puntuak batuta Gipuzkoak 54 lortu zituen, Biz­kaiak 51 puntu, Nafa­rroak 50, Lapurdik 44 puntu, Arabak 37, Nafa­rroa Behe­reak 19 puntu eta Zube­roak 12.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun