Gazteak eta eskoletako haurrak protagonista izanen dira Ihauterietan

Joana GERENDIAIN 2015eko otsailaren 5a

Gazteek giro ona eta umorea eramanen dute baserrietara larunbatean. Igande arratsean benten itzulia eginen dute. Artxiboko argazkia.

Hiru eskoletako haurrek bazkaria izanen dute igandean Lur Berri gelan

Aurten Sarako herriak ihauteriak otsailaren 14 eta 15eko asteburuan ospatuko ditu. Larunbatean herriko gazteak Sarako auzoak animatuko dituzte haien kantu eta dantzekin, gauari buruz plazara hurbilduko dira. Gaua ongi bukatzeko, herriko etxeko edantegian Dj bat izanen da edo nahi duenak nahi duen musika pasatzen ahalko du 30 minutuz, lehenagotik izena emanez ze­rrenda batean.
 
Igandean hitzordua plazan emana da, hau­rren dantzak eta Sarako Kantarien sorpresa ikusteko, eta Zanpan­tzarren auzia ere entzuteko.
 
Ondotik,12:30an, hiru eskolek antolatutako bazkaria eginen da Lur  Berri gelan.
Iluntze aldean, gazteek karroa berriz hartuko dute benten itzulia egiteko.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun