Urepele eta Bilbo lotuko ditu aurten Korrikak martxoaren 19tik 29a arte. Bi urtero bezala gure herritik ere pasako da AEKren aldeko lasterkaldia, martxoaren 21ean larunbatarekin hain zuzen, 20:30 aldean. Lekukoa Saratik etorriko zaigu eta Uztaritze alderat eraman beharko da zonbait kilometra herrian barna egin eta.