Igeltsero izatetik zura lantzera

Fernando ETXEBERRIA 2015eko otsailaren 5a

Jaime Lasarte, eskuz landu dituen irudietako batzuekin. Fernando ETXEBERRIA

Jaime Lasarte du izena. Igel­tsero lanean aritu zen bi eraikuntza enpresarentzako, bata Ezkurran eta bestea Leitzan. Krisiaren eraginez itxi egin behar izan zuten lantegi hau eta bi urte eta erdiz langabezian egon da Jaime. Denbora honetan, aspalditik zeukan afizio bat landu du eta makilak, bastoiak eta argaz­kian ageri diren eskulturak egin ditu. Horretarako leku egokietara joan behar izaten du, pago, sahats, intsuse eta gaztain egurraren bila. Zenbait bizilagunek erosi dizkiote meritu artistiko handia duten irudiak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun