Ander Gorostiaga Mutuberriaren bataioa

Fernando ETXEBERRIA 2015eko otsailaren 5a

Fernando ETXEBERRIA

Urtarrilaren 18an bataiatu zuten Ander Gorostiaga Mutuberria, Joseba eta Edurneren semea. Familiako 30 bat lagun bildu ziren elizan, joan den urtean 83 urterekin hil zen Feli birra­matxiren urtemuga ere gogoratzen baitzuten. Gurasoak eta Eneko eta Ainhoa aita-amabitxiak bataio-harriaren inguruan zirela bedeinkatu zuen apezak Ander. Gero, denak Barranka jatetxera joan ziren, Anderren aiton-amona diren Jose Luis eta Reyesek prestatutako bazkari bikaina dastatzera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun