Urtarrilaren 19an txerriboda egin zen, azken 40 urteotan zerria hiltzeko lanean ari denaren partehartzearekin. 380na kiloko bi zerri hil ziren eta hamar lagun aritu ziren lan ezberdinetan. Beti bezala, emakumeek egin behar izan zuten lanik gogorrena eta Luisa, Reyes eta Terek odola, gibela eta beste zatiak bildu eta hamaiketakoa, bazkaria eta afaria prestatzen aritu ziren. Arratsaldeko 4etarako berrehun bat odolki prestatuak zituzten (goiko argazkian ageri dira batzuk). Ohikoa denez, txerribodak egun osoa iraun zuela esan daiteke, afalondoko mus partidak bukatu bitarte.