Mozorro besta auzoz auzo hedatuko dute asteburu honetan

TTIPI-TTAPA 2015eko otsailaren 5a

Ortziralean eta larunbatean auzoz auzo ibiliko dira gazteak eskean. Artxiboko argazkia.

Larunbat arratsean haur eta gurasoek, gazte eta helduek afaria izanen dute Herriko Ostatuan

Aurten ere egitarau zabalarekin datoz Donamariako inauteriak. Gazteen puska biltzearekin hasi eta igande arra­tsaldeko txokolatada bitarte, hainbat ekitaldi prestatu dituzte.
 
ORTZIRALA, OTSAILAK 6
• Herriko gazteak auzoetan barna ibiliko dira eskean mozorrotuta.
• Arratsean afaria egingo dute Herriko Ostatuan.
 
LARUNBATA, OTSAILAK 7
• Goizean gazteak He­rriko Ostatuan elkartuko dira gosaltzeko. Ondoren, auzoz auzo ibiliko dira eskean trikitilarien laguntzaz. Bazkaldu ondotik ere herrian ibiliko dira.
• Arratsaldean haurrak ere karrikara aterako dira.
• 15:30ean  haurrak eta gurasoak frontoian elkartuko dira (Artzekoek beren auzoan esperatuko dute) orga apainduetan Artzera joateko.  
• 16:00ean Artze auzotik hasi eta herriari itzu­lia emanen zaio akordeoilariaren lagun­tzaz. Haur nahiz helduak mozorroturik joanen dira. 
• 19:00etan Jokoak frontoian: sokatira, zapiaren jokoa...
• 20:30ean Haur eta gurasoen afaria herriko ostatuan (joan nahi duenak aitzinetik izena eman beharko du ostatuan, bereiziz haurrak eta gurasoak). 
• Beranduxeago gazte eta helduek ere afaria egingo dute herriko ostatuan. 
 
IGANDEA, OTSAILAK 8
• Arratsaldean txokolatada Herriko Ostatuan.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun