Markel LIZASOAIN
Bueno, Juan, afizio gogorra duk fruta arboletan, eta nondik eta nola hasia haiz, bada?
Lehenego sagar asko bagenituen etxean, eta denborarekin galduz joan dituk, eta orain sagar batzuk etxean jateko ilusioarekin paratu genitian gazte batzuk, eta hortik, batekin eta bestearekin egonez, nere arbolak neurrek zaintzeko asmoarekin, pixkanaka-pixkanaka kimatzen eta txertatzen ikasi diat, eta afizio ikaragarria hartu. Orain astia duten guzietan aritzen nauk baserri inguruko eta holako lanetan.
Denbora asko kentzen al ditek landareek?
Astez lantegi batean aritzen nauk, eta horrek ere denbora franko kentzen zerek. Gainekoan, ardi batzuk baditugu eta belarsoro bastante. Orduan, horieri garbi eusten izaten da beti non aritu. Etxean, amaren eta anaien artean ongi moldatzen gaituk denetara ailegatzeko. Eta, gero, beti hartzen diat tarteren bat landareekin aritzeko.
Landare batek ze lan du?
Neguan, planta gazteak aldatzen izaten dik lanik gogorrena. Gero, helduak diren arboletan, neguan, garbitasuna, uda aldera plaga eta gaitza gutxigo izateko, zertaz askotan mozorroen arraultzeak hor egoten dira azalean gordeak. Gero, kimatzeko tenorea etortzen duk: arbolari itxura eman behar baitzaio lehenbiziko urteetan, hor baitago giltza guzia landarea osasuntsu egotea nahi badugu.
Txertatzeko tenorea ere orain da, ezta?
Bai, goiz mugitzen den arbola, lehenbiziko loratzen dena, txertatzen hasi zitekek orain: arana, gerezia, udarea... Sagarrak, geroxeago, martxo aldera. Landarea oso ttikia delik, udan azaleko txertoa aisago egiten duk, abuztu aldera..
Jende askok ez zekik zer den txertatzea, eta esplikatuko al huke?
Txertatzea duk landare bati hik nahi duken fruta bariedadea itxekitzea. Orduan, bi parte zeudek: alde batetik, txertaka (arbol basa), landarea hortik bazkatuko duk, eta horrek eutsiko ziok zutik; bertze aldetik, mentua edo adaxka. Konparazio batera: ehun urtetik gora dituen sagar klase iguala eduki nahi badugu, hari adaxka kendu, eta hori duk mentua, gero ibiliko duguna txertatzeko basaren gainean.
Etxean bakarra aritzen al haiz lan hauetan?
Hasieran, etxerako. Gero, barrideeri eta ingurukoeri laguntzen hasi niduken, eta gero eta gehiago kanpoko jendendako. Uste baino gehiago deitzen baitidate.
Gehiago jakiteko: 646 635524.
ZER DA TXERTATZEA?
«Txertatzea duk landare bati hik nahi duken fruta bariedadea itxekitzea. Orduan, bi parte zeudek: alde batetik, txertaka (arbol basa), landarea hortik bazkatuko duk, eta horrek eutsiko ziok zutik; bertze aldetik, mentua edo adaxka. Konparazio batera: ehun urtetik gora dituen sagar klase iguala eduki nahi badugu, hari adaxka kendu, eta hori duk mentua, gero ibiliko duguna txertatzeko basaren gainean».