Urte hasieran, urtarrilean eta otsailean, aurreko urteetan bezalaxe mus txapelketak antolatu ditu Arkupeak elkarteak herriz herri. Finala, berriz, Hondarribian jokatuko da, Ardora jatetxean, martxoaren 26an.
ATERALDIAK ETA SOINKETA
Martxoan eta apirilean eginen diren ekitaldiei begira izen emateko epeak ere egunotan zabalduko dira. Honela, martxoaren 10ean Xabierrera eginen den ateraldirako izen emateko epea otsailaren 9, 10 eta 11n irekiko da. Martxoaren 19an sagardotegira joateko otsailaren 16, 17 eta 18an eman behar da izena. Apirilaren 9an ohiko soinketa eguna eginen da eta martxoaren 8, 10 eta 11n irekiko da izen ematea. Apirilaren 16an Lacturalera eginen da teraldia (izen emateak martxoaren 2, 3 eta 4an). Apirilaren 23tik 30era, berriz, Bartzelonara bidaia eginen da. Izen emateko epea otsailaren 2tik 4ra ireki dira, bulegoko 948 450878 telefonora deituz.
IKASTAROAK
Ikastaroetarako izena emateko epea berez urtarrilaren 23 itxi zen, baina otsailaren 13ra arte luzatuko da. Hauek eskainiko dira aurten: Informatika, Aktiba zaitez, Irrifar batekin esnatu, Argazkigintzara sarrera, Altzariak zaharberritzeko ikastaroa, Lorategiko orokortasunak, Memoria tailerra, Inausketa eta txertaketa, Pintura eta marrazketa tailerra, Udaberriko loreak, Landare sendagarrien erabilera udazkenean, Yoga, Igeriketa, Aqua Gym eta Gorputzaren luzaketak.
LACTURALEREN HITZALDIAK
Lacturalek hitzaldiak eman ditu Donezteben eta Elizondon, eta emateko gelditzen direnak hauek dira: Beran otsailaren 16an eta Leitzan otsailaren 23an.
Informazio gehiago 11. albiste boletinean dago.