Txandala eskuratzeko aukera nahi duen guziak izanen du: Errekako sekzio desberdinetan parte hartzen duten kirolariek, eta elkarteko bazkideek 30 eurotan erosten ahal dute eta gainerakoek 40 eurotan. Txandala osorik nahi ez duenak aukera du sudadera erosteko: (22 eurotan jokalari eta bazkideentzat eta 30 euro gainerakoentzat). Interesatuek Errekako kideren batekin harremanetan jarri behar dute edo Rosariori galdetu. Ekipazio honekin Errekak lainoaren umeak jantziko ditu. Gogoratu behar da orain arte gehienbat kamisetak ikusten zirela baina azkeneko urte hauetan korrikalariek, txirrindulariek berezko ekipazioa izan dute eta aurtengo San Silbestrean ere eskularruak eta lepoko bufak ere banatu zirela.