EiTB Xaloa Telebistarekin lankidetzan euskarazko haur programazioa zabaltzeko

TTIPI-TTAPA 2015eko otsailaren 5a

Urko Aristi, Maite Iturbe eta Joseba Igerabide, hitzarmena sinatutakoan. Utzitako argazkia

EiTBren eta Tokikom-en arteko hitzarmenaren barruan kokatzen da asmo hau

EiTBk eta Tokikom-ek kultura eta euskara bultzatzea asmo duen lankidetza hitzarmena zabaltzeko eranskina sinatu berri dute. Hartara, itunari esker, Iruñerriko haurrek, euskaraz hainbat marrazki bizidun ikusteko aukera izanen dute Xaloa Telebistaren bidez. Sinadura ekitaldian, Maite Iturbe EiTBren zuzendari nagusiak, Urko Aristi Tokikom-en presidenteak eta Joseba Igerabide Xaloa Telebistako zuzendariak hartu dute parte.

Sinatutakoaren arabera, euskarazko hainbat marrazki bizidunen eskubideak utziko dizkio EiTBk Euskarazko Tokiko Komunikabideen Elkartearen kide den Iruñeko Xaloa Telebistari. 'Lazkao Txiki', 'Fernando Amezketarra', 'Alex eta Alexis' eta 'Maroons' dira, besteak beste, aurrerantzean Iruñerrian euskaraz ikusi ahal izango dituztenak. Elkarlan honek bide luzea duela adierazi dute parte hartzaile guztiek euskararen esparrua hedatzeko orduan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun