San Migel eskolak euskal mitologiako pertsonaiak aukeratu ditu inauteriak ospatzeko

Marga ERDOZAIN 2015ko ots. 5a, 08:23

Artxiboko argazkia.

Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleek laminak,  sorginak, aker-beltz, galtzagorriak, tartalo eta beste hainbat pertsonaien mozorroz jantzita urteroko desfileari kolorea eta ikuskizuna emanen diote. Urtero egiten den bezala, goizeko 11etan kurtsoka eta ongi antolatuta aterako dira gure txiki eta gazte­txoak. Doneztebeko karriken barna ibili ondoren Bear-Zana pilotalekura ailegatuko dira eta  bertan dantza batzuk eskainiko dituzte. Ondotik, berriz kalejiran eskolara itzuliko dira. Eguerdian bazkari goxo-goxoa dastatuko dute (egun horretan ikasle guziek aukera dute bertan bazkaltzeko). Bazkaldu ondoren frontoian musikak bazkalondokoa alaituko du, denon gozamenerako.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun