Urtarrilaren 18ko urteko batzarrean kontuak, junta berria eta aurtengo asmoak aurkeztu zituen Casino elkarteak.
Aurreko aktaren irakurketa eta onarpenaren ondotik, bazkideen bajak eta bazkide berrien proposamenak aztertu zituzten. Aipatu behar da 5 bazkide berri izan direla eta ez dela inongo bajarik izan, une honetan 262 bazkide badira. Elkarteak diru kontuen aurkezpena eta onarpena egin zuen eta azpimarratu behar da 2014 eman zirela. Gogoratu behar da lan horiek bigarren pisua eusteko erabili direla, egitura zaharra izanda, ez omen zuen indarrik pisu handiko jarduerak eusteko eta obra hoiekin arazo hori ekidinen da. Horretaz gain, barra txukundu, pintatu eta argiak gaur egungo arautegietara egokitu dituzte.
PABLO ELIZONDO LEHENDAKARI BERRIA
Casino elkarteak batzorde berria ere eratu zuen. Joan den urtetik Mari Jose Iribarren, Juan Telletxea eta Pablo Elizondok segitzen dute. Pablo izanen da lehendakari berria . Hauekin batera Avelino Mitxeo, Xabier Bañares eta Jabiertxo Almandoz sartu dira zuzendaritzan. Hiru kide berri hauek Asier Mutuberria ( orain arteko lehendakaria), Isabel Ibarrola eta Lander Erkiziak utzitako ardura hartu dute (bi urte egon baitira elkarteko gidaritzan).
Aurtengo erronkei begira, aipatu behar da bigarren pisuko erabilera handitu nahi dela: ikastaroak, otorduak… eta horretarako lankidetza eta elkarlana gainerako herriko taldeekin burutzeko asmoa badela. Azpiegiturari dagokionez, egituraren sendotze lanekin jarraitu nahi da, eraikuntza osoari behin betiko zaharberritzea ziurtatuz.