45 etxebizitza eraikitzeko aukera zabaldu du Udal Hirigintza Planak

TTIPI-TTAPA 2015eko otsailaren 5a

Horietatik zortzi Babes Ofizialekoak izanen lirateke

Oizko Udalak sustatutako Hirigintza Plan Orokorra behin betikoz onartu du Nafarroako Gobernuak, Luis Zarraluqui sustapen kontseilariak sinatutako Foru Agindu baten bidez. Planak, 45 etxebizitza be­rri eraikitzeko aukera ematen du, horietatik 8 babes ofizialekoak,  gaur egun 157 bizilagun dituen herrian. 
 
Planak  gaur egungo herrigunea sendotzea proposatzen du eta zabaltzekotan, Elizalde-Etxondo aldera (ur biltegi zaharraren ondoan, ipar-mendebaldera) eta Landatxipi aldera (ipar-ekialdera) zabal­tzea.
 
Etxebizitzak familia bakarrekoak edo bikoak izanen lirateke. Babes Ofizialeko etxebizitzei dagokienez, launa etxebizitzako bi bloke aurreikusten dituzte. Jarduera ekonomikorako, nabe ttikiak izanen lituzkeen industrigune berri bat ere aurreikusten du planak. Hornidurei dagokienez, dagozkion eremu libreak bai, baina hez­kuntza­rako edo osasunerako ekipamenduen aurreikuspenik ez da beha­rrezkotzat jotzen.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun