Mugakide diren udalerrien osasun-laguntzarako akordioa berritu dute

TTIPI-TTAPA 2015eko otsailaren 5a

Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilari Marta Verak eta Euskal Autonomia Erkidegoko haren homonimo Jon Darpónek akordio bat sinatu zuten urtarrilaren 23an Donostian. Haren bidez, bi komunitateen arteko lankidetza be­rritzen da datozen hiru urterako mugakide diren udale­rrien osasun-arretarako. Akordioak Nafarroako udalerrietako 10.000 biztanle ingururi eragiten die: eskualdeko Aran­tza, Igantzi, Lesaka, Etxalar, Bera, Arano eta Goizuetari ez ezik, Arabarekin muga egiten duten Cabredo, Genevilla, Lapoblación, Marañón eta Meanori. 

Zehazki, Arantza, Igantzi, Lesaka, Etxalar eta Berako bizilagunek laguntza espezializatua Irun eta Hondarribiako osasun-zentroetan jasoko dute, eta Arano eta Goizuetakoek, Donostiako Ospitale Unibertsitarioan eta haren inguruko zentroetan.

Bertzalde, Osasunbideak Arabako zenbait herritako bizilagunei ere emanen die osasun-laguntza: Arraia-Maeztu, Bernedo, Kanpezu, Lagran eta Haran/Valle de Arana.

Gainera, Osakidetzak "bigarren iritzia" eskatzeko edo goi-espezializazio modura egindako desbideratzeei arre­ta emanen die, honako hauei buruzkoak direnak, batez ere: azterketa genetikoak, anatomia patologikoa, fibromialgia-diagnostikoak, esku hartzeko erradiologia, eta espezialitate jakin batzuk, neurokirurgia eta onkologia bereziki.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun