Martxoaren 19tik 29ra Urepel eta Bilbo lotuko dituen 19. Korrika prestatzen laguntzeko Baztan, Bortziriak eta Malerrekan osatu diren Korrika batzordeek lanean segitzen dute. Malerrekan oraindik ez ziren bilduak, baina otsailaren 5ean, ortzegun arratsaldeko 7:30ean eginen dute lehen batzordea Mankomunitateko egoitzan, Donezteben.
Datozen hitzorduak
- Malerreka (1. batzordea): Otsailak 5, ortzeguna, 19:30ean Doneztebeko Mankomunitateko egoitzan.
- Bortziriak (2. batzordea): Otsailak 11, asteazkena, 18:30ean Berako Beralandetan.
- Zugarramurdi (3. batzordea): Otsailak 13, ortzirala, 19:30ean Zugarramurdiko Akelarre elkartean.
- Baztan (3. batzordea): Otsailak 19, ortzeguna, 18:00etan Elizondoko Suinki euskaltegian.