74 lagun gehiago gelditu dira eskualdean lanik gabe ilbeltzean

TTIPI-TTAPA 2015eko otsailaren 4a

Nafarroa osoko enplegu bulegoen artean Doneztebekoa izan da langabezia gehien igo dena, %6,25

2014. urte bukaeran 1.184 langabetu zeuden Doneztebeko Enplegu Bulegoan izen emanak, baina urte hasieretako joera kaxkarrari eutsiz, ilbeltzean 74 lagun gehiago gelditu dira lanik gabe eta 1.258 langabetu zeuden ilbeltz hondarrean. Nafarroa osoan %3,44 goiti egin du langabeziak baina datu kaxkarrenak eskualdeak eman ditu, banaz bertzeko hori kasik bikoiztu egin baitu (%6,25 langabetu gehiago).

Urtarrilean 566 kontratu egin ziren Doneztebeko Enplegu Bulegoaren bitartez, horietatik 62 bakarrik mugagabeak.

Emakumeen artean eta zerbitzu eta industria arloan gehiago igo da langabezia

Adina eta sexuari dagokionez, 25 urtez goitiko gizasemeen artean 574 lagun daude langabezian, abenduan bezalaxe. Adin tarte horretako emakumeen artean, aldiz, abenduan baino 64 langabetu gehiago daude, 572. Beraz, gazteen artean jautsi da langabezia: 25 urtez beheitiko gizasemeen artean 2 lagun gehiago daude langabezian, 63 lagun, eta adin tarte horretako emakumeen artean abenduan baino 8 langabetu gehiago dago, 49 denera.

Zerbitzuen arloak segitzen du langabe gehien izaten, eta urtarrilean, gainera, 50 gehiago pilatu ditu, 808tik 858ra pasatuz. Industria arloan ere 25 langabetu gehiago daude, 184 denera. Eraikuntzan, berriz, 3 langabetu guttiago daude, 126. Nekazaritzan ere 4 lagun guttiago daude lanik gabe, 27 denera, eta aitzinetik lanik egin ez dutenen artean 63 lagun daude langabezian, abenduan baino 6 gehiago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun