Joan de abenduaren 20an Iruritako Aranabia pilotalekuan Paxaka txapelketako finala jokatu ondoren Laxoa Elkarteak urtero antolatzen duen 1.000 euroren zozketa egin zen. Pello Obregozo Iruritako alkateak bi boleto atera zituen: 0754 zenbakia eta ordezkoa 0365. Lehenbizikoak urtarrilaren 10a arteko epea zuen saria jasotzeko, baina ez zuen inork boleto hori aurkeztu eta, beraz, ordezkoa indarrean sartu zen. Ordezko zenbakia Mikel Iparragirre elizondarrak aurkeztu zuen eta, beraz, bera izan da 1.000 euroko saria eskuratu duena.
Saria Iruritako Aranabia pilotalekuan Tiburzio Arraztoa Laxoa Elkarteko lehendakariak eman zion. Joan urteko Laxoa Elkarteko mila euroak ere Mikel Iparragirrek jaso zituen.