Aurten ere Ameriketara bidaia antolatu dute euskal artzainek

TTIPI-TTAPA 2015eko urtarrilaren 30a

Joan den urtean Ameriketara joandako artzainak, Kalifornian. Artxiboko argazkia

Boiseko Jaialdian ere parte hartzeko asmoa dute

Euskal Artzainak Ameriketan elkarteak Ameriketara bidai bat antolatu du berriro. Hasiera batean Nevada aldera joatea pentsatu bazuen ere, aurten Boiseko Jaialdia ospatzen denez, eta ospakizun hori bortz urtetik behin antolatzen denez, hiri hori ere bere ibilbidean sartu du.

Euskal Artzainak Ameriketan elkarteak Ameriketara bidai bat antolatu du berriro. Hasiera batean Nevada aldera joatea pentsatu bazuen ere, aurten Boiseko Jaialdia ospatzen denez, eta ospakizun hori 5 urtetik behin antolatzen denez, hiri hori ere bere ibilbidean sartu du.

Beraz, uztailaren 29an Bilbotik aterako dira, eta San Franciscon gaua igaro eta gero, goizean Boise aldera joango dira berriro hegazkina hartuz. Bertan 3 egunez Ameriketako hainbat Estatu ezberdinetan gelditutako euskaldunak berriro ikusteko aukera izanen dute, «eta besta/emozioa eta elkarteratzeak disfrutatu ditugula ziur gaude», Euskal Artzainak Ameriketan Elkarteko Laura Igantzik aipatu digunez.

Honen ondotik Nevada aldera joaen dira, Elko Nevada, Weenemoucca eta Renoko hiriak eta euskal etxeak bisitatuz. Azkeneko hiri honetan, Artzainen omenez egindako eskultura ikusteaz gain, bertako unibertsitateko irakasle eta artzain euskaldunen historia hain ongi ezagutzen duen Joxe Mallearen laguntza izanen dute, lertxunen baso batera joateko, eta enborretan idatzitako hainbat mezu ikusteko.

Ondoren, Tahoe aintziran bazkaldu eta bistaz gozatu eta gero, San Francisco, Napa eta Sacramento aldeko lagunak eta senitartekoak ikusteko aukera izanen dute. Itzulera abuztuaren 13an izanen da.

Laura Igantziren erranetan, «maitasun eta ilusio haundiarekin antolatu dugu bidai hau, eta lehenik elkarteko bazkidei izan emateko aukera eman eta gero, orain artzain eta senitarteko guztiei luzatu nahi diegu deia, beti ere aurreikusi ditugun 70 plazak bete arte».

Izena emateko epea martxoaren 21an bukatuko da, eta fianza ordainketa epeari begiratuko zaio, beti ere artzainak lehentasuna izango dute, aukeratzen duten lagunarekin.

Informazioa gehiago behar izanez Laura Igantzirekin (948 638204, arratsaldez edo gauez) edo Angie Otxandorenarekin (626 908076) harremanetan jarri behar da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun