Malerrekako XIII eskuz binakako pilota txapelketaren baitan, bigarren mailako seniorren finalerdiak jokatu zituzten asteazkenean Sunbillako pilotalekuan. Lehenbiziko finalerdian, Aurrera Saiaz taldeko Mendy eta Imazek 22 eta 12 irabazi zieten Bear Zanako Maiz eta Ormazabal-i eta bigarrenean, Hernaniko Urkizu eta Lizeagak 22 eta 15 irabazi zieten Beraz Zanako Loidi eta Esnaolari. Beraz, Aurrera Saiaz eta Hernaniko ordezkariak izanen dira otsailaren 21eko finalean.
Finalerdiak igandean Donezteben
Igande honetan, otsailak 1, bertze hainbat kategorietako finalerdiak ere jokatuko dituzte Doneztebeko pilotalekuan, 09:30etik aitzinera.
Benjaminak
Zubizarreta eta Iribarria (Lazkao) – Elosegi eta Bidezabal (Ilunpe)
Agesta eta Erbiti (Erreka) – Anduaga eta Olaizola (Zestoa)
Infantilak
Oskoz eta Cuarain (Oberena) – Alberdi eta Igoa (Ardoi)
Albeniz eta Urbieta (Añorga) – Ariztegi eta Bobadilla (Barberito I)
Alebinak
Albeniz eta Orbegozo (Añorga) – Matteo (Naxera) eta Arbaiza (Orozko)
Egiguren eta Arrizabalaga (Ilunpe) – U. Amiano eta Unanue (Añorga)
Jubenilak
Illarramendi eta Aranberri (Zestoa) – Fagoaga eta Juankorena (Erreka)
Anso (Zugarralde) eta Garmendia (Lazkao) – Garcia eta Irurita (Oberena)
Kadete mailakoen final laurdenak Sunbillan
Bertze aldetik, kadete mailakoak oraindik final laurdenetako koxkan daude. Otsailaren 1ean, igande goizeko 10:00etatik aitzinera jokatuko dute Sunbillan.
Zubizarreta (Lazkao) eta Aranguren (Aginaga) – Mata eta Cordon (Oberena)
Alberdi (Andoain) eta Gaskue (Erreka) – Orbegozo eta Oliden (Añorga)
Salaberria eta Mariezkurrena (Erreka) – Osa eta Zubeldia (Zazpiturri)
Telletxea (Erreka) eta Apezetxea (Umore Ona) – Alberdi (Ilunpe) eta Etxeberria (Oiarpe)