Elurrak eta eguraldi kaxkarrak gogor jo du asteburuan eta horren eraginez, eskualdeko zenbait kirol taldek jokatu beharrak zituzten partidak ere bertan behera gelditu dira. Futbolean, Aurrerak eta Doneztebek ez zuten jokatu, Baztanek eta Gure Txokoak irabazi eta Beti Gaztek galdu egin zuen, laugarren aldiz segidan. Nesken futbol derbian, Beti Gazte nagusitu zitzaion Donezteberi. Eskubaloian, Errekak galdu eta BKTk irabazi. Errugbian, BRT Menditarrak nagusitu zitzaion Iruñari Nafarroako derbian. Baina argazkian ikus daiteke BRT jokalariak nola zeuden partida akitutakoan.
FUTBOLA
Gipuzkoako Ohorezko mailan
Tolosa 2 - Beti Gazte 1 (Jabier Maia)
Nafarroako Preferente mailan
Baztan 3 (Andoni Goñik 2 eta Asier Lizartza) – CD Avance Ezkabarte 1
Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailan
Dunboa Eguzki 2 - Gure Txokoa 3 (Unai Iparragirre, Mikel Esnaola eta beraien atean)
Nafarroako Erregionaleko lehen mailan
CD Etxarri Aranatz – Doneztebe eguraldiarengatik atzeratua.
UCD Burlades – Aurrera eguraldiarengatik atzeratua.
Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan
Pasaia 1 - Beti Gazte 4 (Unai Telletxea, Jokin Huizik 2 eta Jon Ubiria)
Gipuzkoako jubenilen lehen mailan
Gure Txokoa 3 (Beñat Mitxelena, Mikel Esnaola eta Jokin Pinacho) – Touring 3
Nafarroako jubenilen bigarren mailan
Doneztebe 5 (Diego Armandok 2, Eloy Garciak 2 eta Markos Azkarate) – Rotxapea A 2
CD Ardoi C – Baztan atzeratua.
Berriozar CF – Aurrera atzeratua.
Gipuzkoako kadeteen lehen mailan, igoera fasean
Beti Gazte 1 (Aimar Otxoteko) – Aretxabaleta 1
Gipuzkoako kadeteen lehen mailan, kopan
Dunboa Eguzki 2 - Gure Txokoa 7 (Ethan Garciak 3, Gaizka Zandiok 2, Jon Etxepare eta Jimmy Joel)
Nafarroako kadeteen lehen mailan
CD Valle de Egues 0 – Baztan 1 (Elur Meoki)
Nafarroako kadeteen bigarren mailan
Doneztebe 3 (Xabier Mariezkurrenak 2 eta Iñaki Maylin) – Beti Kozkor 3
Gipuzkoako infantilen lehen mailan
Gure Txokoa – Hondarribia suspenditua.
Nafarroako infantilen lehen mailan
Doneztebe – Beti Kozkor atzeratua.
San Cernin – Baztan atzeratua.
Nafarroako infantilen bigarren mailan
Baztan – CD Itaroa Huarte atzeratua .
Emakumeak Gipuzkoako ligan
Beti Gazte 0 – Ilintxa Ilur 6
Neskak, futbol-8 Nafarroako ligan
Doneztebe 0 - Beti Gazte 5 (Alaitz Nuñez, Maialen Jaurena, Rakel Lasaga, Andrea Lasaga eta Olaia Telletxea), derbia lesakarrek irabazi zuten.
ARETO-FUTBOLA
Gipuzkoako bigarren mailan
Gure Txokoa atsedena.
Gipuzkoako hirugarren mailan
Umore Ona Goizueta – Donibane Pari-Berri atzeratua.
ESKUBALOIA
Gizonezkoen 2. Maila nazionalean
Anaitazarra 28 – Erreka 21
Emakumezkoen Ligan
Oberena (J) 16 - Baztango BKT 20
Kadete neskak
Erreka 12 – Malkaitz 30
Baztango KT – BM Tafalla
Kadete mutilak
Erreka 37 – Beti Onak 14
Infantil neskak
Erreka 23 – Malkaitz B 30
Baztango KT B – Loyola B
Atarrabia 24 - Baztango KT A 7
Alebin mixtoa
Txantrea 12 - Erreka B 4
Erreka A 4 – BM Huarte 12
Alebin neskak
Loyola B 4 – Erreka 12
Baztango BKT – BM Lizarreria
Prealebinak neskak
Mendillorri mixto - Baztango BKT
SASKIBALOIA
Junior neskak
Toki Ona Bortziriak – CB Noain atzeratua.
Kadete neskak
Berriozar MKE 26 - Toki Ona Bortziriak 47
Kadete mutikoak
CD Lekaroz – Caligrama Ardoi
Aurreinfantilak neskak
Izaga 23 - Toki Ona Bortziriak 48
Preminibasket neskak
Sagrado Corazón 44 – Toki Ona Bortziriak 42
Ardoi Hormigas 55 – Toki Ona 2005 4
ERRUGBIA
Euskal Liga
BRT Menditarrak 60 – Iruña Rugby Club 0