Malerrekako pilota txapelketan bigarren mailako seniorren finalerdiak jokatuko dituzte urtarrilaren 28an

TTIPI-TTAPA 2015eko urtarrilaren 27a

Asteazken arratsaldeko 7etatik aitzinera Sunbillan

Errekak antolatutako Malerrekako eskuz binakako XIII. pilota txapelketa aitzinera doa. Joan den astean, elite mailako finalistak erabaki ziren eta urtarrilaren 28an, bigarren mailako seniorren finalerdiak jokatuko dituzte Sunbillako pilotalekuan, asteazken arratsaldeko 7etatik aitzinera.

Lehenbiziko finalerdian, Aurrera Saiazeko Mendy eta Imaz, Bear Zanako Maiz eta Ormazabalen kontra ariko dira. Bigarren finalerdian, berriz, Hernaniko Urkizu eta Lizeaga, Bear Zanako Loidi eta Esnaolaren kontra ariko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun