Nafarroako Kirol Klubik onena izendatu dute Doneztebeko Erreka

TTIPI-TTAPA 2015eko urtarrilaren 30a

Eskubaloian ari diren 150 kirolari ditu aurten Erreka elkarteak. Foto Zaldua

Nafarroako Gobernuak emanen dio saria otsailaren 8an

Nafarroako Gobernuak 2014ko kirolari, kirol talde, federazio, zuzendari eta teknikari onenen sariak eman ditu eta Doneztebeko Erreka elkartea izendatu du Nafarroako kirol klubik onena. Kiriolarien artean, Juan Martinez de Irujo pilotaria eta Nerea Pena eskubaloi jokalariak jasoko dute onenaren saria.

Kirol teknikari onenaren saria Joxe Bixente Eguzkitzarentzat izanen da, kirol zuzendari onena Mikel Agirre, Federaziorik onena Nafarroako Hipika Federazioa eta kirol talderik onena Movistar Team.

Epaimahaia ilbeltzaren 29an bildu zen eta Nafarroako Kirol eta Gaztediaren Institutuko, Miguel Indurain Fundazioko, federazioetako, unibertsitateetako eta kirol prentsako ordezkariek osatu zuten.

Errekaren merituak

Erreka kirol klubari dagokionez, epaimahaiak gogoratu du 1976an sortu zela Donezteben eta eskubaloia, pilota, erremontea, judoa, mendia, atletismoa, triatloia dantza eta kultur arloko sailak dituela. Eskubaloian, kategoria ezberdinetan sei talde ditu, eta kirol eskolak esku pilotan eta erremontean. Mendi taldeak, berriz, hilabetero ateraldiak egiten ditu. Gaur egun 445 bazkide ditu Errekak eta urteko aurrekontua 56.000 eurokoa da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun