Xanti Utergak irabazi du Master txapelketa

TTIPI-TTAPA 2015eko urtarrilaren 22a

Doneztebarra txapelarekin eta saldiastarra azpitxapeldun. Maialen ANDRES

30-24 irabazi zion finalean Endika Urrutia saldiastarrari

Xanti Uterga doneztebarrak irabazi du erremonteko Master txapelketaren bosga­rren edizioa, urtarrilaren 10ean Galarretan jokatutako finalean Endika Urrutia saldiastarrari 30-24 irabazita.
 
2010ean jokatu zen Master txapelketaren lehen edizioa eta Uterga da hirugarren txapelduna, Ezkurrak eta Urrizak bina txapel irabazi baitituzte.
 
Oraingoan Xanti Uterga izan da txapelduna. Doneztebeko au­rrelariak lan istripu la­rria izan zuen 2013an eta hamar bat hilabete eman zituen frontoietatik kanpo. Baina itzuli denetik, bi txapel haundi jantzi ditu, binakako txapeldun izan baitzen iaz eta maisuen maisu orain. Kirolak bigarren aukera eman dio Txibiri eta ederki aprobe­txatzen ari da.
Finalean bere esperientzia eta seriotasuna plazaratu zuen. Partida borrokatu eta piloteatuan sendo eta ziur mantendu zen. Partida osoan sake bakarra hutsegin zuen eta ez zuen bertze hutsegiterik egin. Endikak ere aurre egin zion Utergari. Nahiz eta saldiastarra gibeletik izan markagailuan, doneztebarrak baino tanto gehiago egin zituen piloteoan (22 saldiastarrak, 19 donezteba­rrak), baita hutsegite gehiago ere, zortzi denera. Gainera tanto baka­rra egin zuen sakearekin eta Utergak lau.
 
Markagailuan beti aitzinean ibili zen doneztebarra (4-1, 11-9, 16-10, 24-20, 28-21 eta 30-24).
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun