Urtea agurtzeko korrika egitea aukeratzen dute aunitzek eta halaxe gertatu da aurten ere hainbat herritan. Lesakan, Bortzirietako elkartasun Sansilbestrearen hirugarren edizioan 80 bat lagunek parte hartu zuten eta ez zen sailkapenik egin.
Elizondoko seigarren edizioan, Alberto Barberenak bere laugarren garaipena lortu zuen, Iñaki Telletxea eta Unai Barazabalen aitzinetik. Nesketan, Baigorriko Amaia Kastorenea izan zen garaile, Ainhoa Etxeberria eta Marina Vicenteren aitzinetik. 203 heldu eta 150 haurrek parte hartu zuten.
Doneztebeko bederatzigarren edizioan Rafa Maritxalar lesakarra nagusitu zen, Iñigo Arregi eta Xanti San Miguelen aitzinetik. Nesketan, Teresa Jadraque izan zen garaile, Maika Ariztegi bigarren eta Ana Zelaieta hirugarren. 60 haur eta 141 heldu atera ziren Donezteben.
I.Leitzako San Silbestre lasterketan 220 lagunek parte hartu zuten, giro ederrean.