Abenduaren 21ean iragan den Idoki eguberriko merkatuan eltzekari lehiaketa antolatu zuten. Arrangoitzeko Erregina eta Annie Sarrosquik irabazi dute epaimahairen saria, beren kuia eta topinanbu eta ardi gasna arraspatuzko kremarekin. Publikoaren saria, Sarako Terexa eta Xabier Alduntzinek irabazi dute beren gaztain kremarekin. Bertze parte hartzaileak Lutxi Iribarren-Arburua eta Martta Arburua; Sandrine eta Melinda Guiliani Garcia ; Sébastien Renoux eta Mathieu Etcheverrigaray; Maider Azarete eta Oihana ziren.