Biztanleriaren kontaketa egiten ari dira etxez etxe egunotan

Joana GERENDIAIN 2015eko urtarrilaren 22a

Biztanleriaren kontaketari esker herriko etxeko erabakiak populazioaren beharrei ego­kitzen dira. Artxiboko argazkia.

Agente kontaketari baten galdezketari erantzun beharko diote herritarrek

Urtarrilaren 15 eta otsai­laren 1aren artean biztanleriaren kontaketa egiten ari dira Saran eta Frantzia osoan. Agente bat pasako da etxe guzietan eta galdezketa bati erantzun beharko diozue. Biztanle kontaketari esker, he­rri bakoi­tzeko biztanle kopurua finkatzen da eta horrela finkatzen da estatuaren parte har­tzea herriko aurrekontuetan.
 
Herri mailan, biztanleriaren kontaketari esker Herriko Etxeko erabakiak populazioaren beharrei egokitzen dira: herriko ekipamenduen (eskola,..) beharra, auzoen arraberritze programak prestatu eta garatu behar diren garraio­bideak finkatu eta ber­tze zonbait.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun