Azken urteotako ohiturari eutsiz, Ezkurra, Eratsun eta Leitzako jendea bildu zen Barranka ostatuko afariarekin urtea agurtzera eta berriari ongi etorria ematera. 45 lagun izan ziren, ederki afaldu ondotik urte berria pozez, musikaz eta kantuz agurtu zutenak.