Baztaneko bordako gurutzea berritu eta ingurua txukundu dute

Fernando ETXEBERRIA 2015eko urtarrilaren 22a

Gurutzea nola gelditu den ikusten da argazkian. Fernando ETXEBERRIA

Gurutze Sainduaren ermitari urtean zehar beste erabilpenen bat ematea egokia litzateke

Baztaneko borda inguruan baseliza izaten zen XVIII. mendera arte. 1721eko uztailaren 19an gotzaindegiko ordezkari batek Ezkurra bisitatu zuen eta alkate eta bizilagunei eskatu zien ermita hori moldatzeko, oso egoera kaxkarrean eta eror­tzeko puntuan zegoelako. Hala ez egitekotan, sei hilabeteren buruan itxi beharko zela.
 
Sei urte beranduago ordezkari hori bera eto­rri zen, beste baseliza bat herritik hurbilago egitea eskatuz, baina hori bai, bakarrik bizilagunen diru ekarpenekin, hauek erosi behar baitzuten lurra eta eraiki. 
 
Lehenagoko baseliza zegoen lekuan gurutze bat jartzeko ere aholkatu zuen, bertan izan zela seinale gisara. Horrelaxe egin zuten eta harrizko guru­tzea jarri zuten, baina denborarekin zati bat erori zen. Orain, lurraren jabe den Santos Te­lletxeak ingurua garbitu eta falta zen zatia ja­rri du, eta aski dotore gelditu da lekua.
 
1727ko apirilaren 27an jakinarazi zion Ezkurrako alkateak gotzaindegiairi Gurutze Sainduaren baselizako lanak bukatuak zirela eta herrira etortzeko, lekuak meza emateko baldintza guztiak betetzen zituela ziurtatzera.
 
Baina gaur egun, urtean bitan bakarrik erabiltzen da Gurutze Sainduaren ermita hori, uztailaren 3an eta irai­laren 14an. Horregatik, interesgarria izanen li­tzateke urteko gainerako egune­tan beste erabilpenen bat topatzea eraikinari.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun